XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OHIDURA CHAHARRAK

Zer zen etche-sartzea?

Gure aitzinekoek utzi moldetarik pollitena uste dut arras galdua dela aspaldichkan.

Zer zen etche sartzea? Huna laburzki lehen herrichka batean ikusi besta pollita.

Yakoitza hautatua zen ezteyentzat, amorea gatik eta, biharamunean, andere esposa hoberenetan bezti, bere urheria aberatsa soinean, eztelier guziez lagundua yoan zadin lehen aldiko bere eliza lekhuaren hartzera.

Ezteiak yakoitzian, etche sartzea ortze gunean. Astezken arratsekotzat hauts-ikhatzak gorri ziren Bazterretcheko sukhaldean.

Hiruetan hogeibat presentzale esperantcha zituzten biharamunian ongi kargaturik.

Charkeriarik gabe tratatzen dire holakoetan, oilo salda hori hori, begidun batez hasten dela ophairua... eta ondokoek ez dukote zorrik.

Etchechurian

Yakin zazue ez daudela, dembora berean, Lekhorne Etchechurikoak lo.

Dendaria bere aprendizarekin, khechu kechia, oheko muntadura airos bat ezin akhabatuz.

Etcheko anderia bere alaba maitearen despeitzeko, khutcha azkar batean: bada mihise, bada oihal pheza balios, ( berak gazte demboran irunak ) bada dafaila litsdun eder, bada soineko, sar eta sar: artean nigar batez bustitzen dituela...

Ez du behar Bazterretcheko etcheko andere gazteak desohorerik eztei egunean, bi borthak zabal-zabala espos garborako hermeirua, dendariak, ezteilier guzien bichtan, zabaltzen duenean.

Gaicho ama! egun zure nigar egiteko aldi, ez othe ditu alabak etchetik kanporako lehen urhatsak egiten!

Bainan nahi badugu etche sartzea teoreko muntatu: Laster sukhalderat!

Chingar azpi ederrena dugun anthola, zare chabal batean; dena liliz paper gorri, urdin, ferde listatu batzuz beztitua; chingola eder ausarki, alderdi guzietarik dilindan presentzalearen sorbalder behera yautsiko direnak.

Chingarazpia da, Etchechuriko familiaren presenta bertze guzien aintzinean bide luze hartan ibiliko dena, Basterretcheko athean lehenik sarthuko dena.

Orgak

Dembora berean, etcheko orga pare ederrenaren gainean, mahasturiak antolatzen du ganbarako muntadura guzia, ederrenak inahala bichtan.

Orgen aintzinean, laatzari estekaturik emaztekiari dokazkon tresnak; khilua, bere koka kriketa lihoaren tinkatzeko, lehen phirua ardatzari datchikola, laneko segidan; aitzur eta yorrai berri berriak, erkatz harra baten sahitsean...

Denak ongi arrimatu direa ba, etcheko semeak, espartin eta athorra churiak soinean, akhulu fantesiako bat floka batez beztiturik, atheratzen ditu idiak, marra zabal batzu bizkarrean, kopetako goriak uztarriaren pean, pampalinak eta uhalak itze horiz obraturik, hek ere, litsak etchian utzirik ezteietarat abian.

Bagirea??? Ez, dendaria ez da oraino orgetarat iragana... zeren yakin behar duzue gauza bat.

Presentzale guziek, bere karga buruan, bide guzia oinez eginen badute, dendaria, etche sartze guzietan, yarria dago orgen gibelean, miraila bat tente eskuetan: bere burua haren gibelean gordatzen duela...

Dendaria, ez da gero nor nahi holakuetan! eta hura bederen airean yuanen da, drangalako zembait goiti beheiti.

Etchechuriko dendaria ez zen gazte gaztia, mainkhu aire bat ere naki bazuen... thiraka eta phusaka altchazen dute bere lekhurat, gorrasia bat egiten duela.( Emaztek estakuru gutiz bethi oihua ).

Abian

Ah, oraikuan ez dugu deus eskas. Ba zieztea?... zaude! ahariari baso bat arno, airoski egin dezan bidea, eta yauzi zembaitez ohora gitzan plazan phosatzean.

Ez dautzuet erran aharia dela aitaachiren presenta.

Ile guzia, gorriz, edo familian dolu bat balimbada, urdinez thindadurik, floka bat adarren artean, dulunda eder bat lephoan hura da etche sartzearen aitzin aintzinean.

Heltzea

Dulun, dulun, dulun! bidez bide, chendrez chendra, eta ez nahi baino goizago, hor hurbiltzen dira Bazterretchetik.

Paeta gainean, iguzkiari buruz, Patar gainean, iguzkiari buruz han dago etchealdea.

Etchea bera elhurra bezen churi! Alhorrak aphaindurik, bazterrak prunt.

Mahain luze bat emana ezkaatzaren erdian kozinerrak erne, etcheko auziak han daude etche sartzearen errezebitzeko prest, orgak eta ohariak korralean beratzen direlarik; hemendik antzina nahi ala ez, Bazterretcheko etcheko andere chaharra intzunen duena, agertzen da athean eta eta denak hurbiltzen dira usayako komplimenduaren entzuteko.

Orduan, chingar azpidun presentzalea hurbiltzen da eta dio: Yainkoak dautzula egun hun, Bazterretcheko anderia, Etchechuriko alabaren phartez heldu naiz zuri erratera: plazer balimbaduzu errezebituko nuzun egun ene lagunekin eta hura errezebituko duzun etzi bere kompainiarekin

Bazterretcheko anderearen bihotza ez othe da, hitz horietan, guti bada guti, ilhuntzen? Zer izanen da harendako bozkario handitan heldu zakon etcheko andere gazte hura?...

Orai arte, etche zaharrean bakharrik du erreginatu; hemendik goiti beharko dute elgarrekin bizi, supazter berean biek manatu.

Bainan ez da lotsatzeko ordua! Orhoitzen da bere ama eta amaso lege beraren pean bizi izan direla, etche berean; hek egin dutena eginen ahal du.

Yainkoaren laguntza hor, berne!

Bozkarioa

Beharrik izpirituak dembora guti aski du phentsaketa anhitzen inguratzeko.

Bertzea bere chingor azpiaren petik ichildu orduko, ihardesten dio irri ezti batekin, duda guziak urrun uzten dituela: Bazterretcheko zabal zabala dago zuen errebitzeko, ongi ethorri Etchechuriko alabari, hemendik goiti ene alaba deithuko dudanari, sa ziezte gaichuak eta deskantcha

Bietan errenarazi gabe, presentzalek zalhu burujik yeusten dituzte beren zareak saldari buruz mahayan, plantatzen direla; atsean, azkar azkarra, gain gainetik mainaturik kontu eta irbintzinetan etcheko alderat abiatzeko